KIT DIGITALA programa
12.000€-RA ARTEKO DIRU-LAGUNTZAK
Digitalizatu zure proiektua gure laguntzarekin.
KIT DIGITALA programa
12.000€-RA ARTEKO DIRU-LAGUNTZAK
Digitalizatu zure proiektua gure laguntzarekin.
Har ditzagun alde batetik analisia, programazioa eta garapen informatikoa. Bestetik diseinua, irudia eta komunikazioa.
Elkarren arteko osagarri diren bi mundu hauek elkartuta sor daitekeena da gure egitekoa, zerbitzu katalogo zabal eta aberatsa eskaintzen dugu, beraz.
Moldagarritasun handikoak gara edozein profil, behar eta proiektu motara egokitzeko. Eta gure lan guztiei merezi duten arreta, esfortzua eta indarra eskaintzen diegu definizio fasetik behin betiko emaitzara arte, xehetasun guztiak finduta daudela ziurtatzeko.
Komunikazio digitalerako oinarrizko tresna da webgunea.
Ikusgarritasuna ematen du, bezeroek zu eta zuri buruzko informazioa erraz topatzea ahalbidetzen baitu. Bezeroak fidelizatzeko eta bezero berriak lortzeko erakusleiho paregabea da, hedapena zabalduz. Honez gain, webgune batek sinesgarritasuna ematen du eta marka posizionamendua errazten du, presentzia digitalak dakarren bermeari esker.
Komunikazio kanalak irekitzeko eta lead-ak lortzeko tresna baliogarria da gainera, eta baita edozein eragileren barne kudeaketarako ere.
Behar desberdinetara egokitutako webguneak diseinatzen eta garatzen ditugu. Zenbait kasutan CMStan oinarritutakoak dira, kasuan-kasu definitutako beharretara egokituta. Beste kasu batzutan erabat neurrira garatutakoak dira, espezifikazio tekniko zehatzak bete ditzaten.
Analitika sistemak inplementatu ohi ditugu bisitarien portaerak ezagutu eta marketing estrategiak definitzen laguntzeko. Honez gain, kasu guztietan webgunearen kudeaketarako formakuntza saioa eskaintzen dugu.
Erakusleihoak, aldizkari edota blogak, landing orriak, online denda integratuta duten plataformak, katalogoak… Era guztietako webguneak sortzen ditugu.
Online erosketak egiteko ohitura geroz eta zabalduagoa dagoen honetan, negozio aukera berriak zabaltzen ditu e-Commerce plataforma batek.
Alde batetik, ordutegitan eta zabalpen geografikoan mugarik gabekok salmenta puntua eskaintzen du, bezeroen beharrei erantzun azkarra emateaz gain. Bestetik, bai erosle eta baita saltzaileentzat erosotasun handia eskaintzen duen sistema da. Honez gain, eskariaren, stock-aren eta bezeroen gaineko informazio zehatza eskaintzen du, hauen interesak, ohiturak eta beharrak identifikatzeko analisia tresna eraginkorrak integratzen baititu.
Online denda batek lokal fisikoaren beharrik gabeko salmenta ahalbidetzen du edota lokal fisikoaren zerbitzu osagarri moduan esakaini daiteke.
Behar desberdinetara egokitutako online dendak diseinatzen eta garatzen ditugu. CMStan oinarritzen gara (beharren arabera kasuan-kasu aukeratuta) eta ondoren neurrira moldatzen ditugu, proiektu bakoitzaren zehaztapenak bete ditzaten.
Kasu guztietan plataformaren kudeaketarako formakuntza saioa eskaintzen dugu eta analitika sistemak inplementatzen ditugu salmenten, interesen eta joeren datuak bildu ahal izateko.
Online denda txikiak, marketplace handiak, erakusleiho webgunearekin integratutakoak, blog atala dutenak, mailing plataformekin integratutakoak… Era guztietako e-Commerce plataformak sortzen ditugu.
App mugikor batek edota mahaigaineko aplikazio batek abantaila ugari eskaintzen ditu web aplikazio baten aurrean (nabigatzaile bidez erabiltzekoa).
Offline lan egitea ahalbidetzen du, gailuen funtzionalitateak erabiltzeko aukera ematen du (kamera, kontaktu agenda, irudi galeria…), notifikazioak bidal ditzake, saio-informaziorik ez du galtzen, etab.
Honez gain, fidelizaziorako tresna garrantzitsua da, bezero erregistratuei onurak eta gehigarriak eskaintzeko tresna paregabea baita.
Behar desberdinetara egokitutako App-ak diseinatzen eta garatzen ditugu.
Gailu mugikorretarako eta mahaigainerako aplikazioak diseinatzen eta garatzen ditugu. Sistema eragile, erabilera eta helburu bakoitzerako ezaugarri tekniko egokienak erabaki horren araberako app-ak garatzen ditugu, online edota offline erabilerarako.
Erakunde baliabideen planifikazio sistema bat (ERP) ezinbestekoa da sail desberdinetako informazioa bateratu eta koordinazio egokia bermatzeko.
Produkzio, banaketa edota giza baliabide mailako egitekoak kudeatzeko tresna da, produktibitatean eragin zuzena duena: erabakiak hartzea errazten du, bikoiztasunak ekiditen ditu, prozesuak automatizatzeko aukera ematen du, analisia sakonak ahalbidetzen ditu eta errentagarritasuna handitzen du.
ERP sistemak modularrak diren heinean eskalagarriak dira, enpresa eta eragileen behar zehatzetara egokitu ahal izateko.
Bezeroekin harremana kudeatzeko sistemak (CRM) marketing eraginkorragoa ahalbidetzen du, bezeroekin komunikazioa erraztu eta lankidetza arintzen du. Fidelizazio tresna eraginkorra da, izan ERP batean integratuta edo izan bere horretan erabilita.
.
Profil eta behar desberdinetara egokitutako kudeaketa sistemak diseinatzen eta garatzen ditugu, izan kudeaketa integralerako ERP-ak (CRM modulu integratua eduki ohi dutenak) edo izan soilik bezeroen kudeaketarako CRM-ak.
Bezeroaren eskutik analisia prozesu bat abiatu ostean, behar zehatzetara egokituko den sistema mota erabaki, diseinatu eta garatzen dugu, espezifikazio tekniko zehatzak bete ditzan. Analitika sistemak inplementatzen ditugu eta baita datuen babesa ziurtatuko dituzten segurtasun sistemak ere.
Honez gain, sistemaren kudeaketarako formakuntza saioa eskaintzen dugu.
Enpresa, elkarte edota eragileen datu-baseen kudeaketa errazteko eta hainbat erabiltzailek datu iturri bera era erosoan kudeatzeko ezinbestekoa da ongi diseinatutako sistema eraginkor bat.
Honek langileen edota erabiltzaileen arteko koordinazioa sendotuko du, lan-fluxu arinagoak eta kolaboratiboagoak ezarriko ditu eta produktibidatea handituko du.
Honez gain, sistema egoki batek informaziorako berehalako atzipena ahalbidetuko du, datuen babesa bermatuta.
Datu baseen kudeaketa, datuen analisia, ustiaketa eta hauen gaineko programazioa lantzen dugu, espezifikazio tekniko zehatzak bete ditzaten.
Datuen babesa ziurtatuko duten segurtasun sistemak inplementatzen ditugu baita ere, datu-basean gordetako informazio motak behar duen mailaren araberakoak.
Honez gain, sistemaren kudeaketarako formakuntza saioa eskaintzen dugu.
Online formakuntzak sekulako malgutasuna eskaintzen du bai ikasleentzat eta baita irakasleentzat ere.
Edukiak, galdetegiak, proiektuak eta ebaluazio sistemak ezarrita, ikasleak berak erabakiko du bere formakuntzaren erritmoa eta baita ordutegia ere. Eta geografikoki deslokalitzatutako hezkuntza sistema izanda, erabiltzaileari ez dio desplazamendu beharrik sortuko.
Gainera, formakuntza presentzialarekin alderatuta, kostuak askoz ere txikiagoak dira bi aldeentzat: ikasleak ez du desplazamendu edo/eta ostatu gasturik izango eta material didaktiko elektronikoari esker erosketa gastuak ere minimoak izango dira; irakaskuntza taldeari dagokionean, langile talde txikiarekin nahikoa izan daiteke behar guztiak asetzeko eta ikastetxe edo ikasgela fisikorik behar ez denez, azpiegitura gastuak ere txikiak izango dira.
Honez gain, e-learning plataformek komunikaziorako, jarraipenerako eta emaitzen kudeaketarako sistemak integratu ditzakete, kudeaketa lana asko arinduz.
Behar desberdinetara egokitutako online hezkuntza plataformak diseinatzen eta garatzen ditugu. LMStan oinarritzen gara (beharren arabera kasuan-kasu aukeratuta) eta ondoren neurrira moldatzen ditugu, proiektu bakoitzaren zehaztapenak bete ditzaten.
Kasu guztietan plataformaren kudeaketarako formakuntza saioa eskaintzen dugu eta analitika sistemak inplementatzen ditugu datuak bildu ahal izateko.
Ikastaro zehatzak eskaintzeko plataformak, ikastaro edota ikasgai ugari eskaintzeko sistema handiak, erakusleiho webgunearekin integratutakoak, blog atala dutenak… Era guztietako e-Learning plataformak eskanitzen ditugu. Honez gain, e-Commerce sistemekin bateratutako ikastaroen marketplace sistemak ere garatzen ditugu, matrikulazioak eta ordainketak online egiteko aukera eduki ahal izateko.
Gamifikazioak erabiltzailearen esperientzia, edozein delarik ere, atseginagoa eta dibertigarriagoa bilakatzen du.
Bezeroak fidelizatzeko, informazio bilaketa zabalak edo/eta sakonak egiteko, formakuntzarako, motibazio maila handitzeko, elkarlana errazteko edota bilakaeren jarraipena egiteko tresna eraginkorra da.
Honez gain, informazio bilketarako, bilakaerak aztertzeko, errendimendua neurtzeko eta ezagutza hedatzeko prozesu eroso eta osotua eskaintzen du.
Neurrira diseinatu eta garatutako jolasak eta aplikazio interaktiboak eskaintzen ditugu, behar desberdinetara egokitutakoak.
Gailu desberdinetara egokitutako jolas aplikazioak egiten ditugu: monitore zabaletan erabiltzekoak, tablet-etara egokitutakoak, mugikorretarako diseinatutakoak eta baita erresoluzio eta tamaina desberdinetara egokitzeko modukoak ere.
Web aplikazioak, mahaigaineko aplikazioak eta baita mugikorretarako aplikazio hibridoak ere izan daitezke.
Gainera erabilera, bilakaera, emaitzak eta datuak gordetzeko trazabilitate sistema integratzeko aukera ematen dugu, prozesuen jarraipena egin ahal izateko.
Galdetegiak, heziketa tresnak, formakuntzarako jolasak… Edozein helburu betetzeko moduko prozesu gamifikatuak eskaintzen ditugu.
Informazio bisuala idatzitakoa baino bizkorrago jaso eta prozesatzen dugu eta argi dago lehen inpresioa berebizikoa dela.
Argazki txukun eta egokiek profesionaltasuna eta seriotasuna adierazten dute eta kalitatezko irudiek deigarritasuna bermatzen dute. Honez gain, argazki propioak erabiltzeak konpetentziarengandik bereizten gaitu eta posizionamenduan nabarmen eragiten du. Honez gain, bankuko irudien aldean sinesgarritasuna eta gertutasuna transmititzen dute.
Marka komunikazioari eta identitate korporatiboari koherentzia emateko, gertakarien lekukotasuna emateko, deskribapen bisual zehatza eskaintzeko, deigarritasuna handitzeko… argazki profesional propioak ezinbestekoak dira.
Erretratuak, talde argazkiak, gertakariak, espazio fisikoak, objektuak eta bodegoiak, erreportajeak… Argazkilaritza zerbitzu zabala eskaintzen dugu, behar bakoitzerako egokitutakoa.
Helburu eta erabilera bakoitzerako egokitzen ditugu argazkiak: kartelgintza, eskuorriak, katalogoak, sareak, galeriak, euskarri fisikoak… Erabilera digitalaren kasuan, plataforma bakoitzerako egokitutako bertsioak ere prestatzen ditugu, tamaina, proportzio eta erresoluzioak kontutan hartuta.
Erabilera lizentzia lagapen desberdinak ematen ditugu aukeran eta egindako argazki guztietan irudi eskubideen eta datuen babesa bermatzen ditugu.
Komunikazio bisualak berebiziko garrantzia du gaur egun, irudiak erabilita mezuak, balioak eta sentimenduak adierazten baititugu.
Informazioa era bisualean antolatzeak mezua indartzen du eta ulergarritasuna handitzen du, irakurketa bizkorragoa eta barneratze errazagoa ahalbidetzen baititu.
Tresna interaktiboen kasuan (webguneak, app-ak, kudeaketa tresnak…) diseinu egokiak erabilgarritasuna bermatzen du, hauen erabilerarako ikasketa prozesua erraztuta.
Identitate korporatiboaren kasuan, diseinu egokiak lehen begiratuan zenbait balio eta mezu ematen ditu ulertzera.
Diseinu grafikoa informazio ugari era antolatuan publiko oso zabalari helarazteko tresna izateaz gain, ez baitu hizkuntza mugarik, konpetentziarengandik bereizteko tresna garrantzitsua da.
Bakoitzaren balio, helburu eta mezuen araberako diseinua lantzen dugu, hartzailearen erabilera ohiturak ere kontutan hartuta.
Diseinu prozesuaren erdigunean mezua jartzen dugu eta informazioaren hierarkia indartuko duen antolaketa bisuala sortzen dugu, tresnak izango duen erabilerarako egokitutakoa: kolore paleta, tipografiak, diseinu moldagarria, eduki dinamikorako egokitutako antolaketa, etab. Honez gain, erabiltzailearen ezaugarriak ere kontutan hartzen ditugu: erabilera ohiturak, gaitasun teknikoa, jakintza maila, etab.
Aspektu guzti hauek kontutan hartzen dituen diseinu osotua sortzen dugu.
Honez gain, diseinuan barneratutako elementu guztien (ikonoak, tipografiak, ilustrazioak, argazkiak…) erabilera lizentziak bermatzen ditugu.
Komunikazio bisualak berebiziko garrantzia du gaur egun, irudiak erabilita mezuak, balioak eta sentimenduak adierazten baititugu.
Informazioa era bisualean antolatzeak mezua indartzen du eta ulergarritasuna handitzen du, irakurketa bizkorragoa eta barneratze errazagoa ahalbidetzen baititu. Honez gain, edukiaren eta formaren arteko harmonia ere sortzen du.
Identitate korporatiboaren kasuan, diseinu egokiak lehen begiratuan zenbait balio eta mezu ematen ditu ulertzera.
Honez gain, diseinu editorialak euskarri desberdinen arteko koherentzia eta osotasuna bermatzen ditu, igorlearen identitatea era bizkor eta ulergarrian adierazten baitu.
Deigarritasunaren eta informazioaren arteko oreka topatuz gero, konpetentziarengandik bereizteko eta informazioa era eraginkorrean zabaltzeko tresna da.
Behar, erabilera eta euskarri desberdinetara egokitutako diseinuak sortzen ditugu.
Sormen prozesuaren erdigunean mezua jarrita, informazioaren hierarkia indartuko duen antolaketa bisuala egiten dugu, erabiltzailearen edota hartzailearen ezaugarriei egokitutakoa.
Aspektu guztiak kontutan hartzen ditugu diseinu osotuak sortzeko eta euskarri fisikoen egokitasuna bermatzen dugu: paperak, tintak, material itsasgarriak, formatuak, etab.
Honez gain, diseinuan barneratutako elementu guztien (ikonoak, tipografiak, ilustrazioak, argazkiak…) erabilera lizentziak bermatzen ditugu.
Komunikazio bisualak berebiziko garrantzia du gaur egun, irudiak erabilita mezuak, balioak eta sentimenduak adierazten baititugu.
Informazioa era bisualean antolatzeak mezua indartzen du eta ulergarritasuna handitzen du, irakurketa bizkorragoa eta barneratze errazagoa ahalbidetzen baititu. Honez gain, edukiaren eta formaren arteko harmonia ere sortzen du.
Kalitatezko irudiek deigarritasuna bermatzen dute eta iruditeria propioa garatzeak bereizgarritasuna ematen du eta baita kolore paleta zehatzak lantzeko aukera ere, diseinu grafikoarekin, diseinu editorialarekin edota identitate korporatiboarekin osotasuna eduki dezan.
Behar desberdinetara egokitutako ilustrazio profesionala eskaintzen dugu, estilo grafiko desberdinak lantzeko gaitasuna baitugu.
Erabilera desberdinetara egokitutako irudiak sortzen ditugu: infografietarako, kartelgintzarako, eskuorri eta katalogoetarako, sareetan zabaltzeko, galeriak sortzeko, euskarri fisikorako, etab.
Honez gain, erabilera lizentzia lagapen desberdinak ematen ditugu aukeran eta egindako ilustrazio guztietan irudi eskubideak bermatzen ditugu.
Branding prozesu egokia ezinbestekoa da marka posizionatzeko, identitate korporatiboa ezartzeko, balioak eta mezua zabaltzeko. Konpetentziarengandik bereiziko gaitu eta hartzaileen fideltasuna bermatzeko ezinbestekoa da, edozein marketing estrategiaren oinarrizko eta lehentasunezko eginbeharra.
Branding prozesuaren fase guztiak bezeroaren eskutik egiten ditugu, elkarlan estuan. Lehenik eta behin, misio, bisio eta balioen azterketan sakontzen dugu. Ondoren, target-a definitzen dugu. Kolore korporatiboak, mezua eta identitatearen definizioa egiten dugu eta azkenik euskarri guztietarako moldaerak edukiko dituen marka diseinua sortzen dugu.
Honez gain, identitate korporatiboaren gidaliburua ere eskaintzen dugu, etorkizuneko diseinu grafiko eta editorialetan oinarri moduan erabili ahal izateko, koherentzia eta osotasuna bermatuz.
Formakuntza ezinbestekoa da arlo guztietan, bai jakintza teorikoa eta teknikoa handitzeko eta baita eboluzionatzeko ere.
Arlo profesional zein pertsonalean eguneratuta egoteko, esparru berrietara zabaltzeko, eraginkortasuna eta produktibitatea handitzeko eta behar berriei erantzuteko oinarrizkoa da etengabeko formakuntza. Aurrera egiteko, finean.
Menperatzen ditugun lan eta jakintza arloen gaineko formakuntza saioak ematen ditugu, bai saio puntualak eta baita maiztasun jakin bateko ikastaroak ere.
Unibertsitatean eta irakaskuntza zentrotan kolaboratzaileak gara eta hainbat enpresa eta eragilerentzat eskaini ditugu formakuntza saioak.
Bai norbanakoei eta baita taldeei ere zuzendutako saioak antolatzen ditugu, beharren araberako plangintza eta eskaintzarekin.
Komunikazio plan bat garatzeak plangintza argi bat ezartzen laguntzen du, target-a definitzen du eta gure helburuak lehentasunaren arabera antolatzen ditu.
Honek guztiak eskura ditugun baliabideak maximizatzen ditu eta epe ertain-luzerako helburuak ikuspegi zabalagoarekin finkatzen lagutzen du. Eskura ditugun medio eta kanalak argi edukita, ibilbide bat diseinatzen lagunduko digu helburu horietatik aldendu ez gaitezen, eta emaitzen neurketari esker aurrera begirako estrategiak erabakitzen lagunduko digu.
Enpresa, eragile eta norbanakoentzat komunikazio planak garatzen ditugu, online komunikaziorako, offline komunikaziorako eta baita komunikazio estrategia integralak ezartzeko ere.
Bakoitzaren tamaina, gaitasun, jakintza eta aurrekontuaren azterketa sakona egin ostean, helburuak betetzeko estrategia finkatu eta egutegi baten gaineko plana diseinatzen dugu. Izan gurekin gauzatzeko, izan beste eragileren batekin edo norbere kabuz gauzatzeko ere.
Dagoeneko martxan diren planen analisia eta aholkularitza zerbitzua ere eskaintzen dugu, plan hori edonork diseinatutakoa izanda ere.
Proiektuen hainbat fasetan kanpo ikuspegiak, analisiak edota iritziak ezinbestekoak dira.
Jakintza maila espezializatua dugu hainbat arlotan (analisia, garapena, diseinua, irudia, komunikazioa…) eta aholkularitza zerbitzu profesionala eskaintzen dugu, bezeroaren beharrei egokitutakoa.
Proiektuen bideragarritasuna, erabili beharreko teknologia, bete beharreko aspektu teknikoak… erabakitzeko aholkularitza saioak antolatzen ditugu, puntualak zein denboran zehar planifikatu eta antolatutakoak.
Menperatzen ditugun lan eta jakintza arloetan kanpo aholkularitza eskaintzen dugu, norbanako, talde eta erakundeei zuzendutakoa.
Saio puntualak edota maiztasun batekin planifikatutakoak antolatzen ditugu, beharren arabera adostutako plangintza eta eskaintzarekin.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenen cookie-fitxategiak erabiltzen ditu. Zure esperientzia eta zerbitzuak hobetzeko asmoz, cookie teknologiaz baliatzen gara. Ohar hau onartuz gero, teknologia hori erabiltzeko baimen esplizitua ematen diguzu. Gehiago irakurri