HITZA ERREDAKZIOEI FORMAKUNTZA ETA AHOLKULARITZA SAIOAK

Tokian tokiko Hitza egunkari eta aldizkarien erredakziotako kideei eskainitako formakuntza eta aholkularitza saioak

Tokian tokiko Hitza aldizkari eta egunkarien erredakziotako kideei hainbat formakuntza saio eskaini dizkiegu: online komunikazioa, webguneen eguneraketa eta berrikuntzen erabilerarako formakuntza teknikoak, irudi digitalen edizioa eta sareetarako doiketa, sare sozialen ezaugarri teknikoak, etab.

Honez gain, webguneen erabilera datuen analisia eta sare sozialen erabilerari buruzko aholkularitza saioak ere eskaini dizkiegu, behar zehatzei erantzun eta kanpo ikuspegi batekin estrategia berriak ezartzeko.