HITZA

Tokian tokiko Hitza egunkari eta aldizkarien webguneak, argazki erreportajeak eta formakuntza saioak.

Tokian tokiko Hitza aldizkari eta egunkarien webguneak egin ditugu.
Etengabe eguneratuta mantentzen ditugu une edo garaiaren beharren araberako atal eta moduluak garatuta: hauteskundetarako mapa interaktiboak eta datuen irakurketa automatizatua; galdeketa, bozka eta zozketa sistemak; garaiko albistetarako orrialde bereziak; etab.
Honez gain, Hitzakide atalak ere garatu ditugu bazkideentzako login sarbidea eta eduki bereziekin: zozketak, hemeroteka, eskaintzak, etab.

Irutxuloko Hitzarekin hainbat argazki erreportaje ere egin ditugu eta argazki atal berezitan kolaboratzaile jarraiak izan gara (Ama Begira Zazu eta Klik-Klak).

Honez gain, erredakzioetako langileei zuzendutako komunikazio formakuntza saioak eskaini ditugu eta baita erredakzioen behar zehatzetan laguntzeko aholkularitza zerbitzua ere.

1

Webguneak

2

Hitzakide

3

Aholkularitza eta formakuntza

4

Argazki erreportajeak