BA AL ZENEKIEN…?

Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuarentzat egindako galdera-erantzunen jolasa.

Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak eskatuta, herriko gazteei zuzendutako galdera-erantzunen jolasa egin dugu.

Getxori buruzko eta baita jakintza orokorreko hainbat galdera-erantzunekin Getxoko kokapen interesgarrien mapa osatuko da eta amaieran sari ilustratu bat deskargatzeko aukera emango du, gutxieneko galdera kopuru bat ongi erantzunez gero.

Galdera-erantzunen kargarako sistemaz, diseinu orokorraz eta funtzionalitateez gain, elementu guztien ilustrazio eta animazioak ere egin ditugu.