ARRAINAK.EUS

Itsasoiko elkarteak ideatutako Euskal Herriko arrain espezieen gida.

Euskal kostaldean eta gure arraindegietan topa ditzakegun bertako espezieak ezagutzeko gida egin dugu, Itsasoiko elkarteak eskatuta. Arrainak errute eta arrantza garaiaren arabera edota espezie eta taldearen arabera bila daitezke. Erregistro bakoitzak arrainaren izendapen ezberdinak, irudia, arrantza mota eta bestelako informazio interesgarria jasotzen ditu.