Hainbat urte beste enpresa, proiektu eta eragiletan lanean aritu ostean, gure kabuz ekitea erabaki genuen. Gure jakintza arloetan dugun espezializazio maila altuari esker, kasuan kasura egokitutako zerbitzua eskaintzea dugu helburu.
Txikia izatearen abantailak
HARREMANA
Bezeroekin harremanetan gertutasuna, moldagarritasuna eta ikuspegi zabala eskain ditzakegu, neurri berean.
Txikia izateak gertuko harremana errazten du, burokrazian eta barne komunikazio prozesu luzetan galdu gabe.
Honez gain, profil desberdinetako bezeroen beharretara erraz moldatzeko gaitasuna ematen du, guztiei arreta eta garrantzia maila bera eskaintzeko.
Honez gain, ikuspegi zabala ematen digu, errealitatearen pertzepzioa ez baitugu barne prozesu astunek baldintzatuta.
LANA
Lau oinarri dira gure lanaren ezaugarri: profesionaltasuna, esperientza, jakintza eta honek ematen duen espezializazio maila.
Gutako bakoitzak 20 urte inguru daramatza bere esparruan lanean, ofizioz eta afizioz.
Honez gain, teknologia, teknika, joera eta berrikuntzen gaineko jakintza eguneratuta mantentzen dugu. Txikia izateak etengabeko formakuntza errazten du, ez baitugu lantalde handi batek beharko lukeen erritmo motela behar. Honi esker gure gaitasunak gaurkotuta mantentzen ditugu.
Guzti honen ondorioz, gure lanean espezializazio maila altua eskaintzeko gai gara, bai sortzen ditugun proiektuetan eta baita eskaintzen ditugun formakuntza eta aholkularitza saioetan ere.